"Eroriaren logika"

"Eroriaren logika" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoteroriaren-logikaquot/@@download/image/20101187831eroriaren_logika.jpg
2010/11/04
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Juanra Madariaga
112.zenbakia
"Eroriaren logika"
"Gora egiteko eta erortzeko momentuak daude, eta horixe da poesiak islatu dezakeen bakarra, bizitza horrelakoa delako". Gehiegizko ponpoxokeriarik  gabe, dotore kontatu ditu bilbotarrak bizitzako gorabeherak. Tristura eta nostalgia nabari dira: "Ezerezaren intentsitatea/ isiltasun abstraktua/ dena galtzearen beldurra/ tristezia putak dena izorratzen/ limoiaren aroa". Baina esperantzari zirrikitua utziz: "Definitu musuen polemika/ salbatu misterioaren eroria/ azaldu eskuen maitemina/ aurkitu berriz altxatzeko zioa". Erortzera kondenatuak ez ezik, esperantzara kondenatuak ere baikaude.