"Gainontzekoa, kontuak dira"

"Gainontzekoa, kontuak dira" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgainontzekoa-kontuak-diraquot/@@download/image/5p42-2.jpg
2001/02/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Karmelo C. Iribarren
5.zenbakia
"Gainontzekoa, kontuak dira"
Itzultzailea: Xabier Etxart
EREIN
72 orrialde



Ez James Dean, ez Raquel Welch. Buenaventura Durruti anarkistaren posterra ei zeukan Karmelok gaztetan bere ohearen pareko horman. Mundua aldatu eta lurra konkistatu nahi izatetik hasi behar da, azken buruan tabakoa uztearekin konformatzeko. Desengainuen eta ironiaren poetak gazteleraz idatzitako poemak euskaraz jarri ditu Xabier Etxartek. Kantuen letrak diruditen poema laburrak, ukaldi bakarrekoak eta zuzenak. Eta egoerarik gordinenetan ere, maitasuna putzuaren hondoan, desorekan izan arren, oreka ematen duen arma bakarra berau delako. Zein  poster daukazu zuk zure gelan? Hormak horma eta posterrak poster,  poema liburu bat mesanotxean...