"Gaueko gezurrak"

"Gaueko gezurrak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgaueko-gezurrakquot/@@download/image/78p64Gaueko.jpg
2007/10/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Gesualdo Bufalino. Itzultzailea: Josu Zabaleta
78.zenbakia
"Gaueko gezurrak"
Gauez gezur asko esaten dira. Hori denok dakigu. Baina, zer ez diote esango elkarri, kartzela batean preso, heriotza zigorrera kondenatutako lau lagunek, sententzia bete aurreko gauean? Zer ez diote esango elkarri, preso bakoitza istorio bana kontatzen hasita, espetxeko gobernaria salatariaren hitzen zain badago? Liburu hau opari polita da, orrialdez orrialde, galdera ikurrak argitzen joatea maite duen irakurleentzat. Bufalino esku jostariz baliatzen ditu ispilu joko faltsuak.