"Gauza txikien liburua"

"Gauza txikien liburua" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgauza-txikien-liburuaquot/@@download/image/48p50-2.jpg
2005/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Pako Aristi
48.zenbakia
"Gauza txikien liburua"
EREIN
168 orrialdea



Hainbat gairi buruz poesia zuzena egin zuen Aristik "Libreta horiko poemak" liburuan. Oraingoan, gizarteaz eta bizitzaz dihardu zuzen-zuzenean: batzuetan ipuin forman eta beste batzuetan poesia itxuraz. 64 piezek osatzen dute Aristiren azken puzzlea. Pieza motzak dira, eta gauza txikiez dihardu, baina gauza txikiek egiten dute handi bizitza. Fikzioa eta kronika eskutik helduta doaz liburuan, eta bere iritziak beldurrik gabe azaleratzen ditu Urrestilako idazleak. Azken urteetan erakutsitako ausardia bera dario, beraz. Liburuaren azalean, Pako Aristiren aspaldiko argazkia paratu dute.