"Glosak esana zetorrenaz"

"Glosak esana zetorrenaz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotglosak-esana-zetorrenazquot/@@download/image/45p50-2.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Tere Irastortza
45.zenbakia
"Glosak esana zetorrenaz"
PAMIELA
83 orrialde



Tere Irastortzak poema bilduma honekin irabazi du 2004ko poesiako kritika saria. 1981ean eskuratu zuen lehen aldiz, artean arras gaztea zela, "Gabeziak" izenburukoarekin. 23 urte pasatu dira liburu batetik bestera, Irastortzaren sen eta egite poetikoa sendotu duten 23 urte. Hiru zatitan banatua dago poemarioa; irekia bihurtzen duten bihurgunez eta glosaz eraikia. Eraikia baino, iradokia. "Luma zartatu arte/injektatu orri zurietan pasioak". Horixe, poetaren bizi-indarra. Betiereko ahazmenaren bidea zeharkatzeko. Hegaldatzeak eta isiltzea eramangarriago egiteko, elkar deuseztatzea bizi energia ez bilakatzeko. Galde-erantzunak ibileran datozelako. Poetak bidaiariaren begiradarekin betetzen du orria. Bizitza. Ibileran beti, baina beti ez aurreraka. Lerro zuzenen arerio. "Bidean arrastoak uztea,/itzulera ez gorrotatzearen heinekoa da".