"Gutiziak"

"Gutiziak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgutiziakquot/@@download/image/6p42-2.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Askoren artean
"Gutiziak"
Txalaparta, 2000
230 orrialde
Ipuina

29 ipuin jasotzen ditu bilduma honek, 29 emakumezkok idatziak. Duela bi urte inguru, Emakumezko Idazleen Lantaldea sortu zenean sortu zen liburu hau egiteko ideia ere. Gillermo d´Orangeren aipu batek irekitzen du liburua:  "Itxaron beharrik ez dago zerbaiti ekiteko; arrakastarik ez da behar tinko irauteko" dio aipuak, emakumezkoek euskal literaturan esateko asko dutela –eta esaten ari direla- argi utziz. Txokokeriarik gabe, beti ere. Bilduma zabal guztietan bezala, denetik aurki daiteke bertan. Nork bere gutizia hauta dezala sorta zabal horretatik...