"Han goitik itsasoa ikusten da"

"Han goitik itsasoa ikusten da" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quothan-goitik-itsasoa-ikusten-daquot/@@download/image/44p50-2.jpg
2004/09/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Julen Gabiria
44.zenbakia
"Han goitik itsasoa ikusten da"
ELKAR
232 orrialde



Eleberri honi esker eskuratu zuen Julen Gabiriak V. Igartza saria. Aurretik ere sari berari esker argitaratu zuen "Connemara gure bihotzetan" (1999). Hura eta honako hau erabat ezberdinak dira. "Han goitik itsasoa ikusten da" eleberri sendoagoa da, irudimentsuagoa. Funtsean, Gino Bartali txirrindulariaren inguruan harilkatua dago. Haren jaioterri Ponte a Ema herrian kokatua, bertako pertsonaien bizitza narratzen digu Gabiriak, izan errealak edo fikziozkoak. II. Mundu Gerra pil-pilean dago, eta pertsonaia horiek —haiekin batera Roman Alberdi bizkaitarra— iraultza egin asmoz bizi dira. Hori bai, bakoitzak ahal duen neurrian. Dela pasaporteak faltsifikatuz, dela ogian gereziak sartuz edota koloredun arropak jantziz. Keinu bitxi eta literarioz josia, liburuak epika eta eguneroko magia nahasten ditu, irakurlea harrapatuz.