"Itoko dira berriak"

"Itoko dira berriak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotitoko-dira-berriakquot/@@download/image/32p46-1.jpg
2003/07/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Karlos Linazasoro
32.zenbakia
"Itoko dira berriak"
ALBERDANIA
78 orrialde



B. hiriko hondartzan dago istorio honetako protagonista. Idazlea bera. Oihuak entzuten ditu bat batean. Norbait itotzen ari da itsasoan. Hondartza inguruan dauden bisitari guztiak bildu dira itotzear dagoen hura salbatzeko. Hauxe da satira bikain honen abiapuntua. Hemendik aurrera, elkarrizketa ironiko eta surrealistak izango dira nagusi. Hainbat herrialdetatik etorri diren jubilatuak teman hasiko zaizkigu, itotakoa salbatzeko komerian. Inork ezin baitu igerian egin. Bata apaiz modernoa; bestea, 156 urte dituen falangista; titi bakarreko emakumea; sendagile naturista; broma zale surrealista; irristagailu edo "belomare"-en arduradun existentzialista; poliziak zenbatzea baizik atsegin ez duen agurea... Kosmos umoretsu eta ironiko honetan ez dira falta aipuak eta idazleak. Kafka, Kundera, Breton... Umore beltzez eginiko gizartearen erretratua. Merezi du.