"Kafka Bilbon"

"Kafka Bilbon" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkafka-bilbonquot/@@download/image/29p46-1.jpg
2003/04/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Pedro Alberdi
29.zenbakia
"Kafka Bilbon"
ALBERDANIA
145 orrialde



Narrazio laburren ofizioa aspalditik menderatzen duen Pedro Alberdi eibartarra liburu berri batekin datorkigu oraingoan. "Kafka Bilbon" izeneko bilduma honetan, Kafkaren itzala narrasten da liburu osoan, baina bereziki, bildumari izenburua ematen dion "Kafka Bilbon" narrazio nostalgiko bezain garratzean. Itzal hori, ordea, ez da hain hertsia. Neurri batean, Carver eta Chejoven ukituak nagusitzen baitira obran zehar. Esaterako, beldurraren inguruan jarduten duen "Dama Beltza"-ko bi ipuin ederretan. Baita tentsioa ardatz duen "Gaztigua" narrazioan edo samin gozoz blaituriko "Gabriel Aresti Eibarren" kontakizunean ere. Kafkaren lanetan bezala, sarri protagonistak beharginak dira; beharginak eta bulegoetan lan egiten duten gizakiak. Ezer gertatzen ez dela dirudien arren, beti dabil atzetik ezinegona, bizitza bere osotasunean.