"Karonte"

"Karonte" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkarontequot/@@download/image/51p54-1.jpg
2005/04/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Asel Luzarraga
51.zenbakia
"Karonte"
ELKAR



Asel Luzarraga bilbotarrak idazle gazteentzako beka eskuratu zuen VI. Igartza Sarian. Luzarragak urtebete pasatxo izan du bere proiektua garatzeko, eta orain kaleratu da ahalegin horren emaitza. Zientzia fikziozkoa dirudien eleberri honek misterioa eta maitasuna ditu ardatz; eta besteak beste, teknologia berriek giza kontzientzia kontrolatzeko duten ahalmena aztertzen du. Duela urtebete, hauxe adierazi zion Luzarragak Berria egunkariari: "(…) Izugarrizko komiki bilduma dut etxean. Uste dut zaletasun hori igarri egiten dela "Karonte"n, eta zehazki esanda, "Ghost in the shell" filmaren eragina izan dezakeela uste dut". Aldous Huxley idazlearen "Bai mundu berria" nobelaren ukitua ere igar dakioke kontakizun irudimentsu honi.