"Kasandra leihoan"

"Kasandra leihoan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkasandra-leihoanquot/@@download/image/69p47_1.jpg
2006/12/04
kritika
Testua: Uxue Alberdi
Idazlea: Fito Rodríguez
69.zenbakia
"Kasandra leihoan"
TXALAPARTA
Fito Rodriguezek Joseba Jaka beka jaso zuen saiakeraren alorrean, eta "Kasandra leihoan" da emaitza. Kasandra eta Ihardets Paristik Islamabadera  doaz hegazkinez, eta, bat-batean, aurreikusi gabeko geldialdia egingo du hegazkinak Erroman. Urduritasuna eta asperdura uxatzeko, jolas bat proposatuko dio Kasandrak Ihardetsi: besteak ikusi gabe dituen filmen kontaketa egingo diote elkarri. Zinemaren historiaren film klasiko eta ez hain klasikoen istorioetan murgilduz, filosofiaren oinarrizko gaiei eusten dieten bi gazteren arteko elkarrizketak irakurriko ditugu, beraz. Liburuaren amaieran, gainera, aipatutako filmeen abezea aurkituko du irakurleak.