"Korte bat, mesedez"

"Korte bat, mesedez" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkorte-bat-mesedezquot/@@download/image/7p44-1.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Goizalde Landabaso
7.zenbakia
"Korte bat, mesedez"
ZERBERRI-ALBERDANIA
109 orrialde



"-Oye, perdona, ¿Joseba quién es? ¿El de negro, ése que parece un cuervo?" Joseba Sarrionandiaren liburu baten aurkezpenean kazetari enteratu batek bere lankide bati egindako galdera da hori. Belea ematen zuena Ruper Ordorika zen, dena esan behar bada. Pasadizo hau eta antzeko beste asko jasotzen dira Maddi Gaztelu Euskadi Irratiko kazetari imajinarioaren kronika hauetan. Maddi Gaztelu kazetari imajinarioa dela esan dugu, baina liburuaren idazlea bera ere irrati esataria izaki, nabarmena da egilearen alter ego honek umore handiz kontatzen dituenetatik asko benetan gertatuak direla. Giro erdaldunetan euskarazko hitzak (korteak) lortzearen lan nekezaren berri ere ematen digu. Bide batez, kazetari enteratuak zera esan bide zuen prentsaurrekoaren amaieran: "¿Por qué no ha venido Joseba Sarrinandi? Y si no va a venir, ¿me podrían dejar un teléfono de contacto para hablar con él?".