"Lapurren burua"

"Lapurren burua" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlapurren-buruaquot/@@download/image/53p58-1.jpg
2005/06/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Cornelia Funke. Itzultzailea: Pello Zabaleta
53.zenbakia
"Lapurren burua"
ELKAR



Pello Zabaletak ederki itzulita, euskaraz irakur dezakegu  Cornelia Funke idazle alemaniarrak gazteei begira sortutako "Lapurren burua". Abentura eta misteriozko nobela irakurterraz honi esker, Funke idazle ezagun bihurtu da mundu osoan. Intrigazko pasarte arinak eta gertakizun hunkigarriak ezinhobe harilkatuta, gustura irakurtzen den liburua da honakoa. Bost eta hamabi urteko bi anaia dira protagonista. Gurasoak istripuan galdu ondoren, bi anaiek Hamburgotik Veneziara alde egingo dute, izeba gaizto batek biak elkarrengandik banatu nahi ditu-eta. Ur kanalez betetako Venezia misteriotsura heldutakoan, abenturaren bigarren zatia hasiko da anaientzat: gondola artean, lapurketa txikiak egin ohi dituen neska-mutil talde bat ezagutuko dute, eta haiekin nahasten hasiko dira.