"Lehen Amodioa"

"Lehen Amodioa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlehen-amodioaquot/@@download/image/8p46-3.jpg
2001/05/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Askoren Artean
8.zenbakia
"Lehen Amodioa"
IGELA
150 orrialde



Igela argitaletxeak eman ditu argitara azken urteotako itzulpen lanik interesgarrienetako asko eta asko. Autore amerikarrak itzuliz jenero beltzari eskainitako bilduma paregabeaz landa, aurki dezakegu, ordea, abentura eta bidaia liburu frango ere bere katalogoan. Dylan Thomas, Cesare Pavese, Gérard de Nerval, Guy de Maupassant eta Samuel Becketten ipuin bana biltzen ditu liburu honek, gai baten inguruan beti ere: lehen amodioa. Pasarte asko autobiografikoak dira eta idazle handi hauen gaztetako oroitzapenetan oinarritzen dira. Esan ohi da maiteminduta egonez gero, ez dela amodio poemarik idatzi behar, poemak txarrak izango baitira ia seguru. Baina idazle jenialak ere maitemintzen dira, bost maisu hauek irakurrita argi geratzen den bezala.