"Lur bat haratago"

"Lur bat haratago" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlur-bat-haratagoquot/@@download/image/12p46-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Joan Mari Irigoien
"Lur bat haratago"
Elkarlanean, 2000
652 orrialde
Nobela

Bere obraz haratago doa, dudarik gabe, Joan Mari Irigoien nobela honekin. XVII. mendeko Nafarroan bizi den euskal familia dirudun eta katoliko baten gora-beherak azaltzen dizkigu. Guzti hau seme ttipienaren ikuspuntutik aztertua. Joanes Etxegoien izeneko gazteak laster ikasiko ditu helduen sekretuak eta bere osabaren eskutik sendiaren baitan gordetzen den iragan beltza deskubrituko du, luthertarren ukitu magikoa eta askatasunak duen ezinbesteko garrantzia. Askatasun hori oinarritzat hartuz, bide propioa egiten saiatuko da Inkisizioak menperaturiko gizarte kontserbadore eta beldurtian. Tartean Europako hiri garrantzitsuenak eta Amerika basatia ezagutuko ditu. Erdi Aroko mural izugarria maisutasunez ehundu du Irigoienek, abentura eta gogoeta era bikain batean nahasten dituelarik eta, gainera, Axularren garaiko euskara berreskuratzen du XXI. mendeko irakurlearentzat. Ezbairik gabe, euskarazko klasiko baten aurrean gaude.