"Mila gau eta bat gehiago"

"Mila gau eta bat gehiago" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotmila-gau-eta-bat-gehiagoquot/@@download/image/29p46-2.jpg
2003/04/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Patxi Zubizarreta
29.zenbakia
"Mila gau eta bat gehiago"
EREIN
229 orrialde



Ekialdeko magia dakarkigu Patxi Zubizarretak "Mila gau eta bat gehiago" klasikoaren bertsioan. Ahozko tradizioan oinarrituriko kontakizun hauek guztiak Galland orientalista frantziarrak ekarri zituen Europara XVII. mendean. Geroztik, arrakasta izugarria izan dute leku guztietan. Xariar eta Xerezaderen arteko harremana abiapuntu harturik, bata bestearen atzetik harilkatzen dira ipuinak. Pertsonaia ezagunak dira oso: Ali Baba, Sinbad marinela, Aladin eta argiontzi miresgarria... Ekialdeko kulturaren ondare nagusienetakoa bihurtu den lan mardul honen egokitzapena bere gain hartu du Patxi Zubizarreta idazleak. Batek baino gehiagok sorpresa ederra hartuko du narrazioak irakurtzean. Bide batez, Ekialdeko kulturara hurbiltzeko parada bikaina eskaintzen digu liburuak.