"Mugarri estaliak"

"Mugarri estaliak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotmugarri-estaliakquot/@@download/image/6p42-1.jpg
2001/03/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Castillo Suarez
6.zenbakia
"Mugarri estaliak"
SUSA
72 orrialde



"Amodio galduak", "Bitaminak" eta "Iragarki merkeak" liburuen ondoren, poema laburrak, zuzenak, freskoak dakarzkigu altsasuarrak bere liburu berrian. Publizitateko esloganen hizkuntzara hurbiltzen dira batzuetan, egunkarietako hitzez hitzeko iragarkietara. Norbere barrutik ateratako erresuminaren pildorak dira beste batzuetan: maite dugu/ ulertzen ez duguna/ eta maite dugunari/ uler gaitzan/ eskatzen diogu./ Ahalegin antzuak egiten ditugu/ maite nahi ez duguna/ ez maitatzearren/ eta, lortzen ez dugunean,/ fribolitatez/ estaltzen dugu/ gure sufrimendua". Poeta bakoitzak baditu bere maniak. Castillorena jakin nahi? Folio txurietan idatzi beharrean, medikuek erabiltzen dituzten errezeta koadernoetan idazten omen ditu poemak".