"Mutuaren hitzak"

"Mutuaren hitzak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotmutuaren-hitzakquot/@@download/image/60p56-1.jpg
2006/02/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Hasier Etxeberria
60.zenbakia
"Mutuaren hitzak"
SUSA

Duela bi urte karrikaratu zuen Hasier Etxeberria idazleak genero beltzari keinu egiten zion "Eulien bazka" nobela. "Mutuaren hitzak" honetan, nobela hartako pertsonaia protagonista ageri da berriro: Ertzaintzarentzat lan egiten duen Daniel Arruti entomologoa. Daniel Arruti Baztan aldera abiatu da, hango berdetasun lasaia bere osasun arazoak konpontzeko lagungarri izango zaiolakoan. Baina, Arizkun herrian, agoteak direla eta behin eta berriz aitatu izan den herri ttiki horretan, lagun bat itota aurkituko du Arrutik, eta gertakizun horretatik tiraka, hari mataza iluna azaleratuko zaio. Ikertzaileak, misterioa eta bi aurpegiko pertsonaia ilunak uztartzen dituzten istorioak atsegin badituzue, heldu iezaiozue "Mutuaren hitzak" honi.