"Nomadak kantari doaz"

"Nomadak kantari doaz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotnomadak-kantari-doazquot/@@download/image/60p56-3.jpg
2006/02/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Joxean Sagastizabal
60.zenbakia
"Nomadak kantari doaz"
ALBERDANIA

"Kutsidazu bidea, Ixabel" liburuarekin errekor guztiak hautsi zituen Joxean Sagastizabal idazleak, euskal literaturan erabateko mugarria ezartzeaz gain, Euskal Herria erdiari barreginaraziz. Oraingoan, Australia aldera garamatza Sagastizabalek, ohi bezala, begirada ironikoa eta umore ukitua transmititzen duen kontakizunarekin. Liburu hau idazten hasi zenean, galdera bati erantzun nahi izan zion Sagastizabalek: "Mundu osoan jokatu ote du gizakiak Europan jokatu duen bezala? Moldatu ote da hobeto beste inon?". Hain zuzen, galdera hori erantzun nahian, Bruce Chatwin idazleak Australiako aborigeneez idatzitako "The song lines" ("Kantarien hariak") liburuarekin topo egin zuen Sagastizabalek, eta liburu horretan oinarritua dago "Nomadak kantari doaz" hau. Hala, Australiako hiru tribu aukeratu zituen nobelarako: ungarinyinak, arandak eta loridjak. Besteak beste, euren mundu ikuskeraz, sineskerez, usadioez eta sexu ohiturez mintzo da Sagastizabal. Hain zuzen, sexualitateak presentzia handia du liburuan.