"Odolaren mintzoa"

"Odolaren mintzoa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotodolaren-mintzoaquot/@@download/image/51p54-3.jpg
2005/04/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Fernando Aire Xalbador
51.zenbakia
"Odolaren mintzoa"
AUSPOA
311 orrialde



Fernando Aire Xalbador ez zen nolanahiko gizona izan. Urepeleko artzainak inoiz entzun ditugun bertsorik ederrenetakoak eskaini zizkigun, nahiz eta, batzuetan, edertasun horri ezjakitasunaren txistukadaz erantzun genion. Xalbador gizon sentibera zen, eta sentiberatasun hori maisuki azaldu zuen euskal literaturan funtsezko bihurtutako "Odolaren mintzoa" honetan. Hain zuzen, Auspoa argitaletxeak hirugarrenez argitaratu du liburua. Lehen argitalpena 1976ko azarokoa da, Xalbador hil baino lehenxeagokoa. Bigarren edizioa 1989an izan zen. Hirugarren edizio honetan, 1976koan agertutako hainbat akats zuzendu dira, eta horrez gain, Xalbadorren bertso sorta argitaragabeak irakur daitezke; besteak beste, Intxauspe diputatuarentzat egin zituenak.