"Orhoit gutaz"

"Orhoit gutaz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotorhoit-gutazquot/@@download/image/42p50-2.jpg
2004/06/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Pedro Alberdi
42.zenbakia
"Orhoit gutaz"
PAMIELA
129 orrialde



Aski trebatua dugu Pedro Alberdi saiakeraren alorrean. Horren lekuko, 2003ko Juan Zelaia saria eman zion "Orhoit gutaz" lana. Duela urte batzuk idatzi zuen "Satorrak baino lurperago" saiakeraren ildotik, narrazioa eta saiakera nahastuz ondu du honako liburua. "Obabakoak"-eko Camilo Lizardi erretorea hari nagusitzat hartuz, zeinaren inguruan interpretazio arras interesgarria eraikitzen duen, XIX. eta XX. mende bitarteko pertsonaia esanguratsuak ezagutuko ditugu. Ezagutu baino, merezitako akordura ekarri. Domingo Agirre, Unamuno, Zuloaga, Baroja, Toribio Etxebarria, Azkue edota Sabino Arana. Eta ez hauek bakarrik, baita hauen gurasoak eta lagunak ere, 1873ko karlistadaren testuinguruan bizitakoak. Euskara, kultura, sozialismoa, garapena, kristautasuna, iragana… Garai nahasi baten oroitza duzue liburua.