"Pereirak dioenez"

"Pereirak dioenez" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotpereirak-dioenezquot/@@download/image/69p48_1.jpg
2006/12/04
kritika
Testua: Uxue Alberdi
Idazlea: Antonio Tabucchi. Itzultzailea: Fernando Rey
69.zenbakia
"Pereirak dioenez"
IGELA
Pereirak dioenez… Halaxe hasten dira nobela honetako paragrafo asko eta asko. Antonio Tabucchiren eleberri bikaina euskarara ekarri digu Fernando Reyk. Pereira kazetari zaharra da, emaztea hil ondoren heriotzak markatutakoa, eta Portugalen, Salazarren diktaduraren une gogorrenetan, egunkari kaxkar bateko orrialde kulturalaz arduratzen dena. Ez zaio politika interesatzen. Monteiro Rossi —berarekin kolaboratzen hasiko den errepublikaren aldeko gaztea— eta haren neskalaguna ezagutu arte. Berak ere ez du sinetsiko bizitza, pentsaera, ingurua… zenbat aldatuko zaizkion. Gizon baten kontzientzia nola esnatzen den kontatzen du eleberriak.