"Riomundo"

"Riomundo" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotriomundoquot/@@download/image/60p56-2.jpg
2006/02/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Jon Maia
60.zenbakia
"Riomundo"
TXALAPARTA

Asko hitz egin da inmigrazioaz Euskal Herrian; asko hitz egin eta asko idatzi. Baina gutxitan eman da argitara Jon Maia bertsolari ezagunak "Riomundo" honetan plazaratutakoaren antzeko ikuspuntua. Beste euskal herritar asko bezala, Espainiatik Euskal Herrira heldutako etorkin familia baten seme da Jon Maia, eta hain zuzen, bere aurrekoen istorioa, bizipenak eta pentsamenduak ekarri ditu liburu honetara. Frankismo garaian Euskal Herrira heldutako milaka desterraturen istorioa izan daiteke "Riomundo" hau, eta euskal herritar askorena ez ezik, baita euskaldun askoren biografia ere. Elkarrekin bat eginda, bi mundu ageri dira Jon Maiaren kontakizunean: gerra aurreko Albaceteko familiarena, eta ondoren, jada Zumarragan, umea ikastolara eramatea erabaki zuen ezkerreko familiarena: "Ni bi mundu horien tartean nago, bi munduetakoa naiz. Biak sentitzen ditut neureak: estatutik etorritako nire izeko-osaba, aitona-amona eta gurasoen mundua nire mundua da; eta bestetik, ni hemen jaio naiz, eta euskal munduan bizi naiz, eta hasieratik hala bizi izan naiz, mundu abertzalean. Banekien bi begiradak erabiltzeko aukera izango nuela, inoiz erabili ez dena", dio Jon Maiak.