"Satanen seme"

"Satanen seme" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsatanen-semequot/@@download/image/81p77Satanen.jpg
2008/01/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Charles Bukowski. Itzultzailea: Mikel Olano
81.zenbakia
"Satanen seme"


Charles Bukowskiren izena entzunez gero, oroimenaren eta irudimenaren arkatza berehala hasi ohi zaigu buruan bere mundua marrazten: alkohola, arloteak, prostituzioa, deshumanizatutako langileak… Satanen seme lanak horixe dakarkigu. Eta dena, jakina, Bukowskiren idazkera zuzen eta zakarrak kontatua.  Horregatik, 21 narrazio labur eta gordin hauek asebete egingo ditu idazle estatubatuarraren zaleak.