"Sisifo maite minez"

"Sisifo maite minez" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsisifo-maite-minezquot/@@download/image/8p46-1.jpg
2001/05/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Laura Mintegi
8.zenbakia
"Sisifo maite minez"
TXALAPARTA
181 orrialde



"Zer uste zendun zela enamoratzea, sillan eseri eta kitarra jotzea"... dio kantak. Laura Mintegik maitasunaren definizio batekin abiarazten du bere azken nobela: "begirada galdua puntu batean tinkatzea, norberaren bizitza hiru lerroko poema batek islatzen duela ikustea, bizirik zaudela jakin eta bizi nahi ez izatea, (...) tristezia eta algara batera, pasioa, ziurtasun eza, sugarra, karentzia eta soberakina...". Mitologia greziarreko pertsonaia da Sisifo:  gizakien artean azkarrena zen eta egindako iruzurrak zirela medio, infernura bidali zuen Zeusek. Harritzar bat maldan gora igotzeko zigorra jarri zion. Baina gailurrera iritsi bezain pronto harkaitza amildu egiten zen. Ez da oso zaila asmatzen Sisifok maiteminduekin duen lotura asmatzea... Nola zen, ba, bi aldiz harri berarekin estropezu egiten zuen espeziea?