"Spam poemak"

"Spam poemak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotspam-poemakquot/@@download/image/43p50-3.jpg
2004/07/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Castillo Suarez
43.zenbakia
"Spam poemak"
ELKAR



Zenbait sariketei esker, bilduma batzuk kaleratu baditu ere, hau da Castillo Suarezek argitaletxe batekin argitaratzen duen bigarren poema-liburua, "Mugarri estaliak"en ondotik. "Amorante bilduma bat". Poeta inguratzen duten errealitateen mosaikoa osatzen duten mezuak oro. "Spam poemak". "Gure bihotzean negu gorria da/.../Zaila da guregan kanpalekua jartzea". Eguneroko gatazkek "min berri bat egunero sortzen" digute. Egunerokotasunaren gatazka txiki nahiz handi horiek bildumatzen ditu Castillok. Nolabait,  "gero eta bide gehiago egiten dituzte/galdu ez gaitezen horrela". Bere burua gal ez dadin, erabakia hartu du poetak: "zuei buruz idazteko etorri nintzen mundu honetara". Horixe dira "Spam poemak", guri zuzendutako ukabilkadak. Ukabilkada poetikoak, noski.