"Surf"

"Surf" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsurfquot/@@download/image/2011561000surf_aitor_zuberogoitia.jpg
2011/05/04
kritika
Testua: testuak: Maitane Legarreta
Idazlea: Aitor Zuberogoitia
118.zenbakia
"Surf"
Aitor Zuberogoitiak gaur egungo gizarteari buruzko hausnarketak bildu ditu. Teknologia berriez, presaka bizitzeaz, komunikabideez, garapen ereduaz… eta beste hainbat gaiez dihardu. Hainbat kontu pertsonal ere azaltzen ditu etxebarritarrak. Ideia nagusia zein den ulertzen den arren, gaien zurrunbiloan galtzeko arriskua dago, gehiegi sakondu gabe. Azken finean, surflari izateko aholkua egiten digu bizkaitarrak, datozen olatuetara moldatu eta euren gainean dantza egin dezagun, azpian itota geratu beharrean.