"Traizioak"

"Traizioak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quottraizioakquot/@@download/image/18p46-1.jpg
2002/04/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Iban Zaldua
18.zenbakia
"Traizioak"
EREIN
186 orrialde



"Gezurrak, gezurrak, gezurrak" ipuin-bildumaren ostean, genero bera jorratuz itzuli zaigu idazle donostiarra. Ez da harritzekoa, izan ere trebea da Iban Zaldua narrazio laburren arloan. Bide batez, gaur egun bazterturik dagoen genero honen aldarrikapena ere izan nahi du liburuak ("Ipuingintza" narrazioan azpimarratzen den bezala), ipuingilearen defentsa sutsu bat. Hori aurrera eramateko baliatzen dituen argudioak ezinhobeak dira: "Ospitalea", "Hiletarena", "Trantsizioa" edo, bereziki, plagioari buruz mintzo den "Bosgarren postaria" bezalako maisu-lanek argi frogatzen dute ipuinak beren kabuz mugitzen diren pieza biziak bezain bikainak direla. Ipuingile onenen iturritik (Borges, Cortazar, Kafka, Txekhov, Carver...) edan duen idazlea izanda, eroso mugitzen da bizitzaren eskenategi guztietan, fantasian nola egunerokotasunean.