"Txokolatezko dinamita"

"Txokolatezko dinamita" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quottxokolatezko-dinamitaquot/@@download/image/18p46-3.jpg
2002/04/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Mikel Taberna
18.zenbakia
"Txokolatezko dinamita"
SUSA
124 orrialde



Alkasoro herria eta inguruko biztanleen kontaerek osatzen dute bilduma hau. Sadaba, Osaba Gontxalo, Mines eta bere kasinoa, Lainez guardia zibila eta abar. Horiek guztiek eta askok gehiagok arnasa ematen diote liburu honi. Narrazio bakoitza autonomoa bada ere, pertsonai berak agertzen dira narrazioetan, Gerra aurreko eta ondorengo garaiak ederki islatzen dituen lan biribil honetan. García Márquez-ek "Macondo"rekin sortu zuen mikrounibertsoaren antzekoa da Alkasoroko giroa. Maitasun kontuak, pikareska, ironia... euskal gizarte landatarraren gora-beherak erakusten dizkigu Mikel Tabernak, berezkoa duen hizkuntza trebe eta neurtuarekin. Benetan aipagarriak dira "Hontxa" eta "Amuarraina eta aingira" bezalako ipuinak.