"Urtebete itsasargian"

"Urtebete itsasargian" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quoturtebete-itsasargianquot/@@download/image/69p48_4.jpg
2006/12/04
kritika
Testua: Uxue Alberdi
Idazlea: Miren Agur Meabe
69.zenbakia
"Urtebete itsasargian"
12-16 urte bitarteko gaztetxoentzako eleberria da, adin bertsuko mutila duena protagonista. 1936ko uda da, gerra hasi berri da, eta Jon Garraitzetara iritsi da, osaba farozainarengana. Urtebete pasatuko du itsasargian. Urte horretan aldatzen ikusiko ditu bere burua, bere bizitza eta bere ingurua: maitasuna eta gorrotoa ezagutuko ditu: gizakiak duen onena eta txarrena, baita herri baten sufrimendua eta itxaropena ere. Gertaera epiko handia pertsona txiki baten begietatik kontatu du Meabek.