"Utzidazu karmina kentzen"

"Utzidazu karmina kentzen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotutzidazu-karmina-kentzenquot/@@download/image/9p42-2.jpg
2001/06/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Urtzi Urrutikoetxea
9.zenbakia
"Utzidazu karmina kentzen"
KUTXA
57 orrialde



Azken urteotan ezagutu ditugun poeten artean arnas poetiko eta erritmo indartsuena duenetakoa da Urtzi Urrutikoetxea bilbotarra. Bere ohetik ikusten ditu poetak kaleak eta egunsentiak. Maitalearen begi eta azalak irazirik entzuten ditu berak aukeratu ez zuen gatazkako eta berak hautatu ez zuen herriko irratiko berriak. Poetak ikasi du goizero ispiluak gosaltzen bertsio ofizialak alderantzizkatu eta interpretatzeko. Maitasuna, sexua, galtza estuen soslaia eta elkarri begiratzen dioten maitaleen lilura ezinobeto islatzen ditu Urrutikoetxeak. Kutxa Fundazioak saritutako lanak ohiko argitaletxeekin koedizioan ateratzeko eskaerei entzungor jarraitzen badu ere, liburuen itxuraz gehixeago arduratzeko ahalegina egin du aurtengoan.