"Venezuela, iraultza isilaren hitzak"

"Venezuela, iraultza isilaren hitzak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotvenezuela-iraultza-isilaren-hitzakquot/@@download/image/2p42-3.jpg
2000/11/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Pako Aristi
2.zenbakia
"Venezuela, iraultza isilaren hitzak"
TXALAPARTA
148 orrialde



Venezuelan hilabete batzuk egin ondoren, kronika liburua ekarri digu handik Pako Aristik. Badago Chavezen erregimena bigarren Kuba bat izan ote daitekeen susmatzen duenik, nahiz eta agintari venezuelarrei erkaketa gustatzen ez zaien. Venezuelako egungo egoeraren berri ematen duen kronika politiko eta sozialaz haraindira ordea, Pako Aristi beraren prisma berezitik irazitako bidaiaren kontakizuna ere bada. Titular handiez gain, egunkarietako kontaktu sailetako letra ttikiagoetan ere jartzen du Aristik arreta. Guztia, Pako Aristiren ohiko umoreaz bustia, eta patrikan daraman uzta bereziko txina ttikiaren usainik sekula galdu gabe. Txina nahiz Venezuela, geografia kontuak denak, azken finean.