"Wilkoko andereñoak"

"Wilkoko andereñoak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotwilkoko-anderenoakquot/@@download/image/51p54-2.jpg
2005/04/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Jaroslav Iwaszkiewicz. Itzultzailea: Adam Zawiszewski
51.zenbakia
"Wilkoko andereñoak"
ALBERDANIA
96 orrialde



Jaroslaw Iwaszkiewicz idazle poloniarraren "Wilkoko andereñoak" euskaratuta dakarkigu Alberdania argitaletxeak. Iwaszkiewicz 1894an jaio zen Kalnik herrian, eta 1980an zendu zen Vartsovian. Iwaszkiewicz gizon jantzia eta polifazetikoa izan zen, musika eta zuzenbide ikasketak egin ondoren, politika eta literatura uztartu baitzituen, besteak beste. Genero asko landu zituen Iwaszkiewicz-ek, poesiatik hasi, antzerkitik jarraitu, eta nobela historikora heldu arte. "Wilkoko andereñoak" izeneko obra honetan, Viktor Ruben izeneko pertsonaiaren istorioa kontatzen zaigu. Wiktor Ruben irakasle lanetan aritu zen Wilkon, eta urte batzuk igaro ondoren, bertara itzuliko da. Denboraren joana da nobelak egiten duen gogoeta nagusia. 1979an, Andrezj Wajda zine zuzendari poloniar handiak zinemara eraman zuen Iwaszkiewicz-en nobela hau.