"Xake Mate"

"Xake Mate" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotxake-matequot/@@download/image/27p46-1.jpg
2003/02/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Alberto Ladron Arana
27.zenbakia
"Xake Mate"
ELKAR
125 orrialde



Nobela laburrentzako "Augustin Zubikarai I. Saria" irabazi zuen Alberto Ladronek eleberri labur honi esker. Ez dira berriak xakea eta literatura uztartzen dituzten lanak. Esaterako, hor daude Stefan Zweigen "Xake Nobela" edo Nabokoven "Defentsa" zoragarriak. Iruñearrak tradizio beretik jo du lan txukun eta interesgarri hau idazteko. Mundu Gerraren osteko Alemania txiroan gaude. Gurpil-aulki batean dabilen haur baten begietatik jasoko dugu istorioa. Maximilian plaza bihurtzen da korapiloaren taula. Pertsonaia errealak xakeko piezen moduan ikusten ditu mutiko gazteak. Kontrabandoaren inguruko intriga iluna harilkatzen ari da ezkutuan. Pieza bakoitzak egiteko bat du, motibazio ezberdin bat. Gure haurra izango da peoia; "baina, ez ahaztu", esaten du une batean, "peoiak ahulak izanik ere, aitzina baizik ez dute egiten. Eta xakea eman dezakete".