"XX. mendearen argi-itzalak"

"XX. mendearen argi-itzalak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotxx-mendearen-argiitzalakquot/@@download/image/14p32-5.jpg
2001/12/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Pello Salaburu
14.zenbakia
"XX. mendearen argi-itzalak"
ALBERDANIA
205 orrialde



Pello Salaburuk joan berri zaigun mendea aztertzen du liburu honetan. Mende hau baldintzatu duten faktore eta gertakizunak modu erraz —baina ez sinple— eta zuzen batean adieraziz. Liburuaren eskema edo oinarria Etxenike fisikaria eta Salaburu EHUko errektore ohia elkartu ziren bazkari batean gauzatu zen, mahaiko eskuzapi zuri batean. Gaur egun hain eztabaidatuak diren gai edo arazoak topatuko dituzue bertan: globalizazioa, teknologiaren aurrerapena, giza eskubideak...