"Zulo bat uretan"

"Zulo bat uretan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotzulo-bat-uretanquot/@@download/image/zulo_bat_uretan_1.jpg
2009/04/04
kritika
Testua:
Idazlea: Iñigo Aranbarri
95.zenbakia
"Zulo bat uretan"
2003 urtea. Itoizko urtegia bete aurretik, inguruko herriak husteari ekin diote eta hilerriak ere hustu egin behar! Kazetari batek kanposantutik at lurperatutako emakumezko baten berri izango du, Juana Ardanaz… Eleberri berezi honetako pertsonaia eta istorioek sigi-saga egiten dute, ihesi bezala, behin eta berriro. Iñigok Aranbarrik denboran aurrera eta atzera ibiltzen gaitu, etengabe; denbora baita gako edo zulo nagusia, laster urak irentsiko duen herri bati ukatu dioten denbora hori bera.