“Romain zuen bere izena”

“Romain zuen bere izena” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/romain-zuen-bere-izena/@@download/image/41p50-2.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Joxean Agirre
“Romain zuen bere izena”
Elkar-E.E.F., 2003
206 orrialde
Eleberria

Hiru dira eleberri honen ardatzak: emakumea, literatura eta suspensea. Hiruak harilkatuz osatu du istorioa Joxean Agirrek. Bada Emile Ajar izenaren atzean ezkutatzen den idazle bikain bat. Denek miretsia. Inork ez daki, ordea, zein den. Agintariak hura desmaskaratu nahian dabiltza, eta horretarako bidali dute hirira irakaslea. Orduan gertatzen da hilketarena. Sophiek bere senarra Romain Gary idazlea tirokatuko du parke batean, ikusleen aurrean. Hilketa hau izango da misterioaren abiapuntua. Misterioan inplikatua dago ere irakaslearen maitale izandako beste emakume bat, Monika. Hirukote horren baitan ezkutatzen da Emile Ajarren sekretua: Romain-Sophie-Monika. Irakaslea hiruki horren barrunbean murgilduko da pixkanaka, sorkuntzari buruzko xehetasunetan nahiz emakumeekiko debozioan sakonduz.