Saski bete intxaur

Saski bete intxaur https://www.gaztezulo.eus/albisteak/saski-bete-intxaur/@@download/image/20128306581Saski_Bete_Intxaur_Patziku_Perurena.jpg
2012/09/07
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Patziku Perurena
132.zenbakia
Saski bete intxaur
Hainbat intxaur mota bildu ditu Perurenak liburuan. Gogoeta intimoz jositako testutxo laburrez osatu du argitalpen berria eta hainbat gairi buruz ari da, tartean politikaz eta soziologiaz; baina batez ere euskal munduan galtzen ari garen zenbait ezaugarrik eta umetako oroitzapenek eta bizipenek dute tokia. Zorroztasunez idazten du nafarrak, sentitzen eta pentsatzen duena argi eta garbi adieraziz. Intxaur tartean hurrak ere sartu ditu, aforismoak, hain zuzen.