“Sei lore”

“Sei lore” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sei-lore/@@download/image/16p44-2.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Txema Garcia-Viana
16.zenbakia
“Sei lore”
SUSA
189 orrialde



Garcia-Vianak genero beltzeko nobela paregabea eskaintzen digu honakoan. Markos Gorriti detektibe bilbotarra da narrazioaren protagonista. Afganistanen ibilitako arkeologo talde batek aurkitutako formula bat da, antza denez, Alejandro Handiak Dariori irabazteko erabili zuena. Formula honen ardatza sei lore dira baina, une honetan, sei zatitan banatuta dago formula. Zati bakoitzaren jabeak Bilbon biltzekoak direnean, haietako batek Markos Gorriti kontratatzen du "loreen" negozioa gainbegiratzeko. Hemendik aurrera, genero beltzeko elementu guztiak tartekatuko dira: alkohola, borrokak, intriga, emakume sentsualak, tipo gogorrak eta, beti bezala, ustekabeko bukaera.