“SP-rako tranbia”

“SP-rako tranbia” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sprako-tranbia/@@download/image/10p42-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Unai Elorriaga
“SP-rako tranbia”
Elkar, 2001
153 orrialde
Nobela

Ipuin bildumaz mozorroturiko nobela edo nobelaz mozorroturiko ipuin liburua da hau. Izenburuan agertzen den SP misteriotsu horren atzean Sisha Pagma zortzi milako hamalau mendien artean txikiena dena ezkutatzen da. Hara sekula joango ez dela jakin arren, hura du amets Lucas liburuko agure protagonistak. Espejismoak sortu bizirauten jarraitzeko. Espejismo ikusmenezkoak. Unai Elorriagak argentineraz idazten du, euskaraz idatzi arren. Julio Cortazarren moldean, alegia. Liburu konbentzional eta bukatu orduko ahazten diren horietako bat nahi baduzu, ez inguratu liburu honetara. Esperimentuak eta alanbre altuko literatura gura badituzu, hartu pertika bat eta aurrera...