Tractatus

Tractatus https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
kritika
Testua: Testua: Iraitz Ugalde
Idazlea: Jule Goikoetxea
155.zenbakia
Tractatus
"Nire gorrotatzeko ahalmenak / nire maitatzeko gaitasunarekiko / proportzionala behar luke / eta nagusiki biak seriotasunez burutzeak / arduratu behar ninduke". Bere ahotsaren sendotasun berarekin mintzo dira Jule Goikoetxearen Tractatus liburuko poemak. Hitz ulerterrazez eta adorno hanpaturik gabe iradokitzen ditu mami sakoneko ideiak, irakurleak bere pieza propiok erantsiz dorre garaiak eraiki ditzan aproposak.