“Tundra”

“Tundra” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tundra/@@download/image/26p46-2.jpg
2003/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Igor Estankona
26.zenbakia
“Tundra”
SUSA
78 orrialde



Tundra honen ibilbidea gizakiaren txikitasunean zehar egindako bidaia da. Gizakia inguruko hoztasunari beha bizi da, eta ezin du zehaztasunez antzeman eremu zabal hori. Egiak esateko baino, zalantzaz aritzeko jaioa da. Isiltasunari beha dago, baina norbait behar du inguruan. "Nekazari arraroak dira ontziak", eta eskuak luzatzen ditu kontaktuaren bila. Finean, "Zapaldu ezik perfektua da maitasunaren lurra". Norbaitek zarata eragiten du ahotsen hitza mututzeko, baina poeta hor dago, etorkizun batean sinesten duen erromesaren moduan, ikasle baten galderak eginaz. "Izan ere, zertarako emango dizkigute/agindutako gauzak,/hauek erabiltzeko ezinbestekoak badira/jadanik galdu ditugunak". Eta horrela heltzen da tundra hotz honetan bilatzen dugun egia: "Mirets dezagun errealitatea/benetan zer den jakin arte".