“Van`t hoffen ilea"

“Van`t hoffen ilea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vant-hoffen-ileaquot/@@download/image/32p46-3.jpg
2003/07/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Unai Elorriaga
32.zenbakia
“Van`t hoffen ilea"
ELKAR
218 orrialde




Unai Elorriagaren bigarren eleberri honetan, Matias Malandaren bilaketa lana narratzen zaigu. Funtzionario hau Arbidas eskualdera abiatzen da, bertakoen biografia bereziak bilatzeko asmoz. Bertan ezagutuko ditu Malanda pentsioko bizilagunak; bost koadro baino ez dituen museoa; Tabucchi entziklopediaren mitoa... Baina bilaketaren arrazoi ofiziala aitzakia da. Beste zerbait dago funtzionarioaren buruan. Jolas eta ipuinez osaturik dagoen eleberri honetan, gutxienekoa bilaketaren helburua da. Itakaren kasuan bezala, bidaiak berak ematen dio lilura istorioari. Eta ez jomugak. Azken finean, horixe duzue liburu hau, puzzle ugariz osaturiko jolas erraldoia. Jolas maitagarriak. Zuhaitzen adaxken modura kiribiltzen dira jolas leunak. Haizea bezala. Errealismo magikoaren ukitu nabarmenaz biluzten diren misterio txikiak.