Bukatuta
EHZ Festibalera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/ehz-festibalera-joan-nahi-duzu/@@download/image/ehz_berria_1401264869.jpg

EHZ Festibalera joan nahi duzu?

EHZ Festibalera joan nahi duzu?
Herri zapalduak ardatz izango dituen adituz josiriko eztabaida gune berria, gaztetxoentzako egitaraua, nazioarteko taldeak barneratuko dituen musika lehiaketa eta nola ez, dagoeneko iragarri duten kartel indartsua izango ditu ekainaren 27tik 29ra Lekornen egingo duten EHZ jaialdiak. Kontzertuetarako sarrerak salgai daude oraindik bain adi, guk egun bakoitzeko sarrera bikoitz bana zozkatuko baitugu. Zorte on!


Ekainaren 27an, ostirala, Joxe Replay, The Legendary Tigerman, Niña Coyote eta Chicago Tornado, Andreas et Nicolas, Bonaparte, Zea Mays, Dub Inc, The Lookers, Mexican Institute Of Sound, Zezenaren taldea, Popof, Cubenx et Odei, Cabaret, Freaks eta Pendulum DJ set & verse musikariak igoko dira agertokira.

Larunbatean aldiz, ekainak 28, Gojats of Hedas, Birth Of Joy, Kashbad, Dirty South Family, Yaniss Odua, La Bundu Band, Gatibu, Cuchufellos, Kuma No, Motor, Torii, Skontra, Bigflo & Oli, Cinq Mars eta Ska-p nagusituko dira.

Eta igandean, azkenik, The Bombins, The excitements, Ruper Ordorika, Shantel, Esne Beltza, Amadou et Mariam eta The Inspector Cluzo.

GAZTEZULOn egun bakoitzeko sarrea bikoitza dugu irakurleen artean zozkatzeko. Aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta parte hartu, beheko koadroan izena emanaz eta bertan zehaztu "erantzuna" atalean galdu nahi ez duzun egunaren izena, hau da: "ostirala", "larunbata" edo "igandea". Zorte on!