Bukatuta
En Tol Sarmiento eta Zain zuzenean entzun nahi dituzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/en-tol-sarmiento-eta-zain-zuzenean-entzun-nahi-dituzu/@@download/image/en_tol_sarmient_1396967793.jpg

En Tol Sarmiento eta Zain zuzenean entzun nahi dituzu?

En Tol Sarmiento eta Zain zuzenean entzun nahi dituzu?
En Tol Sarmiento eta Zain taldeak Gasteizko Kubik aretoan ariko dira apirilaren 25ean, ostirala, iluntzeko 21:00etan, eta GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz dauzkagu zuen artean zozkatzeko. Hartu parte!


En Tol Sarmiento ska talde errioxarrak 'Zure mundua' hirugarren diskoa kaleratu zuen martxoan, erritmo biziak eta mezu aldarrikatzaileak dituen lana. 2010ean Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuten Zain bizkaitarrek, aldiz, iaz kaleratutako 'Egunsenti berri baten bila' laneko abestiak entzunaraziko dituzte hilaren 25ean Gasteizen.

Lagun bat gonbidatu eta bertan izan nahi baduzu, bete beheko koadroa zure datuekin. Zorte on!