Bukatuta
Euskal Herrian egindako egurrezko Ixi betaurrekoak nahi? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/euskal-herrian--egindako-egurrezko-ixi--betaurrekoak-nahi/@@download/image/lehiaketa_ixi_1403861819.jpg

Euskal Herrian egindako egurrezko Ixi betaurrekoak nahi?

Euskal Herrian  egindako egurrezko Ixi  betaurrekoak nahi?


Uda bete-betean, zer hoberik hondartzara zein mendira joateko eguzkitako betaurreko batzuk baino? Adi baina, GAZTEZULOk ez dizkizu edozelako betaurrekoak oparituko eta! Ixi betaurrekoen armazoia egur naturalarekin egiten dute Lekeition, eta lenteak Frantziako Essilor etxe ezagunarenak dira. Zuretzat nahi badituzu, aldizkariko orrietan ondoko galderaren erantzuan aurkitu beharko duzu: zein koloretakoak dira Peyo Lizarazu SUP surflariaren taulak? Sartu GAZTEZULO.COM atariko ‘Lehiaketak’ atalean eta bidaliguzu zure erantzuna. Animo! 

Ixi taula, Jokin Igarataundirentzat



Arrakasta ikaragarria izan du Ixi longboardak, eta zortekoa izan da aurreko urtean harpidetza egin zuen Jokin Igarataundi! Ez du lehiaketarik galtzen, eta saria lagun Liherrekin partekatuko duela esan digu.

Zergatik jaka, Naroa Idoiagarentza



Dotore-dotore joango da Naroa Idoiaga gernikarra bere herriko kaleetatik irabazi duen Zergatik jaka elegantearekin! Bederatzi urte daramatza gure elkarrizketa eta argazkiekin gozatzen, eta hara, orain bera da gure protagonista!