Bukatuta
Fermin Muguruza (Kontrakantxa), Zuloak eta Las Culebras zuzenean entzun nahi dituzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/fermin-muguruza-kontrakantxa-zuloak-eta-las-culebras-zuzenean-entzun-nahi-dituzu/@@download/image/oinez_2013_kont_1371023564.jpg

Fermin Muguruza (Kontrakantxa), Zuloak eta Las Culebras zuzenean entzun nahi dituzu?

Fermin Muguruza (Kontrakantxa), Zuloak eta Las Culebras zuzenean entzun nahi dituzu?
Aurtengoan, urriaren 20an egingo dute Tuteran Nafarroa Oinez 2013, baina zita handiaren aurretik, Oinez 2013 Kontzertu berezia prestatu dute ekainaren 22rako: Fermin Muguruzaren Kontrakantxa, Zuloak eta Las Culebras herriko zezen-plazan ariko dira iluntzeko 21:00etatik aurrera. Bertan izan nahi duzu? Ba hartu parte gure zozketan, bi sarrera bikoitz ditugu!


2007an egindako biraren ostean, Fermin Muguruzak ikus-entzunezkoen alorrari eskaini zion bere arreta, eta bi film eta dokumental bat ekoitzi zituen bost urteko epean. 2013an, aldiz, errepidera itzultzea erabaki du, eta Kontrakatxarekin hasi du No More Tour bira. Bederatzi musikariz osatutako taldeak, tartean Esne Beltzako Xabi Solanok eta Oskar Benas gitarristak, Hego Amerika, Estatu Batuak, Italia, Frantzia, Britainia Handia, Zisjordania... zeharkatuko ditu.

Haiekin batera ariko dira Zuloak eta Las Culebras Tuterako zezen plazan, Nafarroa Oinezen harira antolatutako kontzertuan. Zuk ere lagun bat gonbidatu eta kontzertu zirraragarriaz gozatu nahi baduzu, bete beheko koadroa eta zure izen-abizenak zozketa zakuan sartuko ditugu. Zorte on!