Bukatuta
GAZTEZULO Bertso Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/gaztezulo-bertso-lehiaketa/@@download/image/bertso_lehiaket_1380889931.jpg

GAZTEZULO Bertso Lehiaketa

GAZTEZULO Bertso Lehiaketa
GAZTEZULOko kolaboratzaile izan nahi duzula, egun batez bada ere? Lagun arteko afari guztietan berotu eta bertsotan amaitzen duzula gaua? Bertso Txapelketa Nagusia noiz hasiko azazkal gabe geratzen ari zarela?


Bertsozale Elkarteak eta GAZTEZULOk zeuretzat neurrira egindako lehiaketa prestatu dugu: Bertso Satanikoak atala, irakurleon esku. Lau argazki proposatzen dizkizugu. Bat aukeratu eta irudiak iradokitzen dizunarekin idatzi bi bertso, zortziko txikian.

Azaroaren 4ra bitarte zabalik izango da lanak entregatzeko epea, eta ondoren, Miren Amuriza, Erika Lagoma eta Amets Arzallus bertsolariek ebatziko dute bertsorik onenak zeintzuk diren.

Hona hemen lau irudiak:

1. Irudia

2. Irudia

3. Irudia

4. Irudia



LEHIAKETAREN OINARRIAK

Gaia: Lau argazkietako bat aukeratu eta iradokitzen dizuna islatu pare bat bertsotan.

Neurria: Bi bertso, zortziko txikian.

Epea: Bertsoak urriaren 4tik azaroaren 4ra bitarte aurkeztu behar dira.

Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako gazteak (adinez edo izpirituz).
 
Parte-hartzea: Pertsona bakoitzak nahi beste bertso bidal ditzake.

GARRANTZITSUA! Aukeratutako argazkiaren zenbakia eta bertsoak erantzunaren koadroan idatzi.


Arauak:

    • Aurkezten diren bertsoek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako bertsorik.
    • Antolatzaileek beren gain hartzen dute bertso batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea (giza eskubideen kontrakoak direla uste badu: bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu falta ez dira onartuko).
    • Parte hartzeak esan nahi du egileak aitortzen duela bidalitako bertsoen eta euren edukiaren arduraduna dela.  
    • Saritutako eta hautatutako bertsoen egileek GAZTEZULOri uzten dizkiete euren komunikazio eta erreprodukzio-eskubideak.
    • Arestian zerrendatutako arauak betetzea ezinbestekoa da aurkeztutako lanak aintzat hartuak izan daitezen.


Epaimahaia:

    Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Erika Lagomak osatuko dute. Bertsoak irakurri eta kalitatea, originaltasuna eta sormena puntuatuko dituzte.


Sariak:

• 1go saria, bertsorik onenen egilearentzako:
    -    Arnova tableta.
    -    Bertso irabazleak eta irudia GAZTEZULOren abenduko alean Bertso Satanikoak atalean publikatzea.
    -    Bertso Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera bikoitza.

• 2. Saria:
    -    Euskal disko eta liburu sorta.
    -    Bertso Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera bikoitza.