Bukatuta
'Hamlet' antzezlana Donostian ikusi nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/hamlet-antzezlana-donostian-ikusi-nahi-duzu/@@download/image/hamlet_1381844737.jpg

'Hamlet' antzezlana Donostian ikusi nahi duzu?

'Hamlet' antzezlana Donostian ikusi nahi duzu?
Artedrama, Dejabu y Le Petit Théâtre de Pain-ek elkarlanean euskararatu eta egokitu dute 'Hamlet' antzezlan ospetsua, eta azaroaren 7an eta 8an Donostian aurkeztuko dute. GAZTEZULOn lau sarrera bikoitz zozkatuko ditugu emanaldietako bakoitzerako. Eman izena!

William Shakespeare dramaturgo ingelesak XVI. mende amaieran idatzitako obra XXI. mendera egokitu eta euskararatu ostean, azaroaren 1ean estreinatuko dute Hamlet Luhusoko Harri Xurin. Errautsak ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu y Le Petit Théâtre de Pain-ek berriro bat egin dute Ximun Fuchsek zuzendutako antzezlan hau taularatzeko.

Azaroaren 7an, osteguna, eta 8an, ostirala, Donostiako Gasteszenan aurkeztuko dute obra, 20:00etatik aurrera. Egunetako baikoitzerako launa sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Donostia Kulturari esker, beraz, zure datuekin batera, 'Erantzuna' dioen koadroan zehaztu zein egunetan joan nahi duzun. Zorte on!