Bukatuta
'Hamlet' antzezlana ikustera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/hamlet-antzezlana-ikustera-joan-nahi-duzu/@@download/image/hamlet_1380293368.jpg

'Hamlet' antzezlana ikustera joan nahi duzu?

'Hamlet' antzezlana ikustera joan nahi duzu?
Bilboko BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak XV. edizioa du aurtengoa, eta urriaren 23tik azaroaren 3ra bitarte bi diziplina artistiko horiek uztarzten dituzten obra bikainak ikusteko aukera izango da hiriko hainbat aretotan. Besteak beste, Artedrama, Dejabu y Le Petit Théâtre de Pain-ek elkarlanean prestatutako 'Hamlet' antzezlana. GAZTEZULOn bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Eman izena!

William Shakespeare dramaturgo ingelesak XVI. mende amaieran idatzitako obra XXI. mendera egokitu eta euskararatu ostean, azaroaren 1ean estreinatuko dute Hamlet Luhusoko Harri Xurin. Errautsak ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu y Le Petit Théâtre de Pain-ek berriro bat egin dute Ximun Fuchsek zuzendutako antzezlan hau taularatzeko.

Azaroaren 3an, igandea, arratsaldeko 19:00etan Arriaga Antzokian aurkeztuko dute. Bertan izan nahi baduzu, badakizu: bete beheko koadroa, eta zorte pixka batekin, bost gonbidapen bikoitzetako bat eskuratuko duzu!